Material berrerabilgarriz egindako gabonetako apaingarriak erabiliko dituzte

Anboto 2012ko abe. 5a, 16:51
Gabonei begira jarri ohi diren apaingarriak egiten jardun dute Durangoko eskolaumeak. Ezkurdin jarri ohi duten gabonetako zuhaitza eta auzo eta kaleetan jarriko diren beste hainbat zuhaitz ikasleek egindako apaingarriekin jantziko dituzte. Horretarako materiak berrerabilgarriak (plastikozko botilak, tetrabrikak, kartoiak, CD-ak...) erabili dituzte

Gabonei begira jarri ohi diren apaingarriak egiten jardun dute Durangoko eskolaumeak. Ezkurdin jarri ohi duten gabonetako zuhaitza eta auzo eta kaleetan jarriko diren beste hainbat zuhaitz ikasleek egindako apaingarriekin jantziko dituzte. Horretarako materiak berrerabilgarriak (plastikozko botilak, tetrabrikak, kartoiak, CD-ak...)  erabili dituzte.

 

Tokiko Agenda 21eko foroan sortutako ekimena da eta honako ikastetxeek parte hartu dute: Landako eskola, Jesuitak ikastetxea, Zabalarra eskola eta San Antonio-Santa Rita ikastetxeak. Batez ere, Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartu dute. Horretara, "kaleak dotoretzeaz gain, apaintze horrek dakarren kostua ere murrituzko dugu. Ikastetxeen eta Udalaren elkarlanari esker, kostu ekonomiko hori saihestuko dugu", azaldu dute udal arduradunek. Apaintze lanak gaur goizean hasi dituzte.

 

Bestalde, Berdeago egitasmoaren baitan, pertsona batek bizikleta baten pedalei eragindako energia erabili gura du Ezkurdin jarriko den gabonetako zuhaitzaren argiak pizteko. Gaur 18:00etatik 20:00etara arituko dira lan horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!