Atxilotu bat bi udaltzain harrapatu nahi izana leporatuta

Anboto 2012ko abe. 5a, 16:40
Hiru pertsona atxilotu ditu Durangoko Udaltzaingoak abendua hasi denetik. Abenduaren batean, hiruan eta bostean burutu ziren atxiloketak. Agintaritzari eraso egitea, alkoholemia tasa gainditzea eta lapurtzea leporatuta.

Abenduaren batean, larunbat goizaldean atxilotu zuten lehena. Udaltzain bi autoz harrapatu nahi izanagatik, agintaritzari eraso egitea leporatu zioten atxilotuari. Bigarren atxiloketa, abenduaren 3an burutu zen. Gidari batek baimendutako alkoholemia tasa gainditu zuenez, trafiko segurtasunaren aurkako delitua egiteagatik atxilotu zuten.

Azken atxilotuak, lapurreta batekin du zerikusia eta abenduaren 5ean gertatu da. Herriko denda batean lapurretan egin, eta ondoren ihes egiten ahalegindu izanagatik atxilotu zuten udaltzainek. Gazteak, ostutakoa berreskuratu duten arren, bere konplizea nor izan zitekeen ikertzen ari dira. Atxilotzerako orduan legez kontrako sustantzia bat ere antzeman zioten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!