Independentziaren aldeko eguna eta Martxa Berdea antolatu dute biharko

Anboto 2012ko abe. 5a, 08:28
\'BAGOAZ. Euskal Herriak independientzia\' lelopean independentziaren aldeko eguna eta Martxa Berdea antolatu du Independentistak Sareak Durangon. Bihar, abenduaren 6an, izango da eta herritar guztiei parte hartzeko deia egin die

\'BAGOAZ. Euskal Herriak independientzia\' lelopean independentziaren aldeko eguna eta Martxa Berdea antolatu du Independentistak Sareak Durangon. Bihar, abenduaren 6an, izango da eta herritar guztiei parte hartzeko deia egin die.

 

    Egitaraua
  • 10:30etan txistulariek emango diote hasiera dianekin eta geroago trikitilariak eta albokariak gehituko zaizkie, egun osoan zehar giroa animatzeko.
  • 12:00etan joaldunak.
  • 14:00etan liburuaren aurkezpena Azokan.
  • 15:30etatik aurrera  DJ Bull
  • 16:30etatik aurrera Martxan parte hartuko duten kantu talde erraldoiak, elektrotxarangak, batukadak, eta gainetikoek euren saioak eskainiko dituzte. 
  • 17:00etan Martxa Berdea, Landako gunetik abiatuta.
  • Amaiera ekitaldia: abeslariak, kantu taldeak, bertsolariak, antzezleak, idazleak, dantzariak...

"Euskal Herriari naziotasuna eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea ukatzen dion   konstituzio arrotza ospatzera behartzen gaituzten 
egunean", independentziaren aldeko aldarria atera gura dute kalera," inposakeari erantzuteko erarik onena" dela eritzita. Parte hartzera
 deitu dituzte herritarrak, "denok elkarturik, aniztasunean, asko 
garela eta euskal estatua sortzeko bidean aurrera egiteko prest 
gaudela erakusteko", diote. "Elkarturik gure sentimendu eta
 ilusioak konpartitzeko eta independentziaren aldeko auzolan 
erraldoia martxan jartzeko konpromisoa berresteko".

 

Egun osoko egitaraua antolatu du Independentistak Sareak. Azoka irekitzearekin batera hasiko da, eta etengabe izango dira ikuskizunak 
eta jarduera parte hartzaileak Azoka ondoko zabalgunean eta herrian zehar, Donostian egindako agerraldian azaldu dutenez. Kultura, 
euskara eta sormen munduko pertsonek izango dute protagonismo nagusia, eta euren ekarpenetan oinarrituko da ekimena, 
antolatzaileek gaineratu dutenez.

 

Besteak beste, Bagoaz, hamaika arrazoi dauzkagulako liburua aurkeztuko dute, 14:00etan. Ekarpen ariketa "oso aberatsa" izan da Independentistak Sareakeko ordezkarien berbetan: "arrazoi asko 
metatu ditugu-eta, ondoren, material guzti hori oinarrizko tresna
 erabilgarri bilakatzeko, hamaika arrazoi nagusitan bildu eta laburbildu dugu. Argitudutenez, "ez da independentziari buruzko azterketa 
sakon eta zabala, alderantziz, hausnarketa eta eztabaida sakonagoak sustatzeko oinarri-oinarrizko materiala da, eta edozein independentistarentzat bere argumentarioa aberasteko eta borroka ideologikorako baliagarria izango dela uste dugu". Durangoko Azokan egongo da salgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!