Etxerik gabeko pertsonentzat aterpea zabaldu dute

Anboto 2012ko abe. 4a, 16:28
Etxerik ez dutenentzat aterpea zabaldu du Durangaldeko Amankomunazgoak. Abenduaren 1etik dago martxan zerbitzua Durangoko Errotagamña ostatuan. Neguari aurre egiteko nora joan e daukaten pertsonei leku bat eskaintzea da helburua. Horrela azaldu du Oskar Zarrabeitia Amankomunazgoko presidenteak

Etxerik ez dutenentzat aterpea zabaldu du Durangaldeko Amankomunazgoak. Abenduaren 1etik dago martxan zerbitzua Durangoko Errotagaña ostatuan. Neguari aurre egiteko nora joan e daukaten pertsonei leku bat eskaintzea da helburua. Horrela azaldu du Oskar Zarrabeitia Amankomunazgoko presidenteak.

 

Matxoaren 31ra arte eskainiko da aterpea Errotagaña ostatuan (Durangaldeko Ibaizabal Ikastola, Durangoko Intxaurrondo kalea 54. zenbakia), eta gaua igarotzeko aukera ez eze, garbitzeko aukera be emango da, gosaria eta gaueko otamena ez eze.

 

Aterpean 10 lagunentzako lekua egokitu da eta Durangoko Udaltzaingoaren, Durango Gizarte Ekintza Sailaren eta Durangaldeko Amankomunazgoaren Gizarte Zerbitzuen bitartez izango dute bertora joateko aukera etxerik gabeko pertsonek.

 

Aterpean egoteko lehentasuna izango dute Durangaldeko Amankomunazgoko herritarrek eta hasiera baten hiru gau egiteko aukera izango dute; bakoitzaren egoera aztertuta negu osoa egiteko baimena ere lortu dezakete. Horrela azaldu duten Amankomunazgoko arduradunek. Durangaldeko Amankomunazgoan bizi ez diren herritarrek hiru gau egiteko aukera izango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!