Urkulluren ekitaldiaren alokairua ordaintzeko eskatu dio PSE-EEk EAJri

Anboto 2012ko aza. 29a, 17:09
EAJk Iñigo Urkulluren aldeko hauteskunde kanpainan Landako erakustazokan ekitaldia egin zuen, eta PSE-EEk gogorarazi gura izan dio, oraindik ez duela ordaindu eraikinaren erabilera

EAJk Iñigo Urkulluren aldeko hauteskunde kanpainan Landako erakustazokan ekitaldia egin zuen, eta PSE-EEk gogorarazi gura izan dio, oraindik ez duela ordaindu eraikinaren erabilera.

 

Hauteskunde osteko jaiagatik ere ez duela ordaindu kritikatu dute. PSE-EEk esan du eraikinaren enpresa publikoak milaka eurotako defizita daukala urtero. Pilar Rios zinegotzi sozialistak esan du kexa aurkeztu duela administrazio batzordean. "Alkateak ez du azalpenik ematen, eta enpresako administratzailearengana jotzeko esaten digu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!