38.000 euroko laguntza eta lokal bat emango dizkio udalak Dendak Bai-ri

Anboto 2012ko abe. 2a, 08:26
Egoitza administratiboa izango den lokala Askatasun etorbidean dago

Egoitza administratiboa izango den lokala Askatasun etorbidean dago.

 

Astelehenean ez, baina martitzenean bai. Durangoko Udalak hitzarmena sinatuko du Dendak Bai elkarteagaz –lehengo +Dendak eta Durango Bai elkarteen fusioa–, eta horren arabera, 38.000 euro eta lokal bat jasoko ditu merkatarien elkarteak. “Udalerrian dagoen jarduera ekonomiko nagusia dela kontuan hartuta” lotuko du akordioa udalak. Dirua, sektorea sustatzeko ekintzak aurrera ateratzeko erabiliko du elkarteak. Egoitza administratiboa  izango den lokala Askatasun etorbidean dago, eta orain arte Athletic fundazioak erabili izan du.

 

EAJ eta PP bakarrik agertu dira hitzarmenaren alde . Bildu, PSE-EE eta Aralar abstenitu egin dira, mozioa txarto ikusi ez arren. Eurek aurreko egunean antzeko mozioa aurkeztu zuten, eta zuzenena horixe zela uste dute. Berez, laguntza 40.000 eurokoa izan behar zela-eta, ez dute ulertzen jaitsiera. Bestalde, euren ustez Azterlaneko lokal zaharra leku hobea da egoitzarako. Baina, EAJk esan du elkarteak berak bota duela atzera leku hori jasotzeko aukera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!