Presoen eskubideen aldeko mobilizazioa, "jolasa" izango da

Anboto 2012ko aza. 30a, 08:45
Herrira mugimenduak Lipdub nazionala egingo du abenduaren 8an, Durangoko alde zaharrean

Herrira mugimenduak Lipdub nazionala egingo du abenduaren 8an, Durangoko alde zaharrean.

 

Herrira mugimenduak euskal preso politikoen eskubideen aldeko Lipdub-a egingo du abenduaren 8an. Aurkezpenean, Ziortza Jaiok esan du, ekimen honegaz mobilizatzeko beste modu bat proposatu gura dutela, jolasaren bidez.

 

Partaideek abesti bigaz kantatu eta dantzatuko dute, kamera bat ibilbidetik pasatzen doan bitartean. Grabazioa, urtarrilaren 12an Bilbon egingo den manifestazioaren promoziorako erabiliko dute.

 

Durangoko Azoka dela aprobetxatuz, hainbat artista gonbidatu dituzte: Gontzal Mendibil, Kirmen Uribe, Pirritx eta Porrotx... Txan magoa ere aurkezpenean  izan da. Gidoia Oier Gonzalezek eta Peru Magdalenak idatzi dute. Magdalena: “Lipdub-a elkartasun leherketa kolosala izango da”. Rosi Aranburuk adin guztietako jendea deitu du: “Mobilizazio eredu hau ‘gozada’ bat da”. Landakon hasiko da,  15:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!