ONA enpresak gezurtatu egin du Iranegaz ezelango kontrabando sarean jardun duenik

Anboto 2012ko aza. 27a, 15:00
Durangoko ONA electroerosion enpresak prentsa ohar baten bidez adierazi duenez, \"enpresak nazioarteko akordioak zorrotz betetzen dituela bermatzen dugu\".

Durangoko ONA electroerosion enpresak prentsa ohar baten bidez adierazi duenez, “enpresak nazioarteko akordioak zorrotz betetzen dituela bermatzen dugu”.


Durangoko ONA electroerosion enpresak (makina erreminta ekoizten du) gezurtatu egin du Iranegaz ezelango kontrabando sarean sartuta dagoenik. Poliziak kasuari \'Kakum operazioa\' izena jarri dio. Jakinarazi duenez, “saldu diren makinak estandarrak dira, ez dute ekipamendu berezirik, eta enpresak 2005etik hona hainbat merkatutan eta Europa, Asia eta Amerikako hainbat sektore industrialetan saldu ditu, beti ere dagozkien esportazio eremuko baimenekin”. Ekoizten duten produktuen %80a Espaniatik kanpora esportatzen dutela dio.


Iranera egindako salmenten inguruan zera dio: “Iranera zein beste edozein herrialdetara egindako salmentetan, ONAk beti eskatzen ditu administrazioetan dagozkion arau-baimenak. 2009an baimen bi eskatu ziren bezeroak ziren Iraneko enpresa birentzat eta hileetan itxaron zen administrazioen erantzuna. Baimen bat eman egin zuten eta, ondorioz, makina baimenagaz esportatu zen Iranera. Beste baimena ez zen eman eta ondorioz, ez zen operazio hori burutu”.


Esportatzeko baimenik izan ez zuten makinak “ez ziren neurrira egindako modeloak”. Makina estandarrak zirela diote “ekipamendu berezi gabekoak, gure katalogoan eskaintzen ditugunen artean sinpleenak”.


Makina horiek Iranekoa ez den beste bezero bati hornitu zizkiotela adierazi dute, antzerako ezaugarriak zituen eskaera bat egin zutelako; “beti ere nazio mailako eta nazioarteko araudiak betez”.

 

Espainiako Ogasiun Ministerioak bidalitako irudiak ikusteko

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!