Iraneko programa nuklearrera makina bidaltzea leporatu diote enpresa durangar bati

Anboto 2012ko aza. 26a, 13:46
Espainiako Ogasun Ministerioaren prentsa oharrean jakitera eman duenez, enpresa honek zazpi makina bidali zituen Iranera programa nuklearreko turbinen osagaiak sortzeko. Mugako kontrolak ekiditzeko Turkian enpresa bat sortu zuten haren bitartez materiala bidaltzeko. Poliziak kasuari \"Kakum operazioa\" izena jarri dio.

Espainiako Ogasun Ministerioaren prentsa oharrean jakitera eman duenez, enpresa honek zazpi makina bidali zituen Iranera programa nuklearreko turbinen osagaiak sortzeko. Mugako kontrolak ekiditzeko Turkian enpresa bat sortu zuten haren bitartez materiala bidaltzeko. Poliziak kasuari "Kakum operazioa" izena jarri dio.

 

Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak Irani ezarritako nazioarteko blokeoaren kontra egitea egotzita Espainiako Ogasun Ministerioak makinaria kontrabandoan ziharduen sare bat desegin du. Makinaria Iranera bidaltzen jardun duen enpresak Durangon duela bere egoitza jakitera eman du Ministerioak. Iruzurra estaltzeko, Turkian sortutako enpresa baten bidez bidaltzen zituzten makinak. Bidalketa hauen arduradunei gartzela zigorrera zein sei milioi eurora arteko isuna ezarri diezaiekete. Bidalitako zazpi makinek 955.000 euroko balioa zuten, beraz, isuna sei bider handiagoa izan daiteke.

 

Prentsa oharrean gaineratu dutenez, Kakum operazioaren lehenengo fasean, 2012ko lehenengo hilabeteetan, Durangoko enpresa ekintza "susmagarrietan" ziharduera konturatu zen. 2009ko irailean enpresa susmagarri honi turbinen helizeak fabrikatzeko zazpi makina bidaltzeko lizentziari ezezkoa eman zioten. Ezezko horren aurrean, Ministerioko arduradunen esanetan Iraneko enpresagaz sare bat sortu zuten. Turkian (Istanbulen) legez kanpoko jarduera estaltzeko enpresa bat eratu zuten. Espainiako aduanan, helmuga Turkia zen, eta ez Iran.

 

Joan zen azaroaren 13an Kakum operazioaren bigarren fasean polizia judizialak enpresa erregistratu zuen eta dokumentazio ugari eraman zuten Ministerioak aztertu dezan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!