Arbola bat jausi da Mikeldi kalean kalte materialak eraginez

Anboto 2012ko aza. 26a, 08:41
Egunotan izan diren haize bolada gogorren eraginez, arbola bat hausi zen zapatuan Durangoko Mikeldi kalean. Inor ez da zauritu, baina, inguruan aparkatuta zeuden ibilgailuetan kalteak eragin ditu horrek

Egunotan izan diren haize bolada gogorren eraginez, arbola bat hausi zen zapatuan Durangoko Mikeldi kalean. Inor ez da zauritu, baina, inguruan aparkatuta zeuden ibilgailuetan kalteak eragin ditu horrek.

 

\"\"

 

Suhiltzaileek arbolaren arramak moztu eta erretiratu zituzten, garabiak jausitako arbola altzatzerakoan horrek ez zitzan kalte gehiagorik eragin. Gertakaria 16:00ak inguruan izan da eta trafikoari moztuta egin da kalea lau ordu inguruan. Udaltzaingoa ere bertaratu da suhiltzaileen lana erraztuz. Ikusminak jota hainbat herritar bertaratu du.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!