Merkatu plazaren bueltan zaramagaz sortutako arazoa, konponduta

Anboto 2012ko aza. 22a, 11:57
Merkatu plazaren bueltan dauden Monagotorre eta Kanpatorrosteta kaleetako bizilagunak jendaurrean kexatu ziren pasa den astean, esanez lurpeko zakarrontzien inguruan zabor ugari pilatzen dela

Merkatu plazaren bueltan dauden Monagotorre eta Kanpatorrosteta kaleetako bizilagunak jendaurrean kexatu ziren pasa den astean, esanez lurpeko zakarrontzien inguruan zabor ugari pilatzen dela.

 

Antza denez, edukiontzien funtzionamendua ez da egokia izan. Hatsa, zikinkeria, arratoiak... Hainbat argudio erabili zituzten kexatzeko.  Bada, udalak kanpoko kontainerrak ipini ditu, eta bizilagunek esan dute arazoa konpondu dela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!