"Gazteoi beharrezkoa zaigu era kolektiboan pentsatzea"

Anboto 2012ko aza. 21a, 13:14
Independentzia eta sozialismoa helburu, gazte erakunde bat sortzeko prozesuan daude

Independentzia eta sozialismoa helburu, gazte erakunde bat sortzeko prozesuan daude.

 

"Antolatzen ez bagara, hau izango da gure etorkizuna: kale gorria". Mezu horregaz irten zuten joan zen zapatuan hamarnaka gaztek Ezkurdira. Banketxe baten parean etzanda egin zuten ekimena. Euren ustez, borrokatu ezean, egoera horretara heldu ahal dira. Gazte horiek independentzia eta sozialismoa helburu dauzkan nazio mailako erakunde bat sortzeko prozesuan murgilduta daude -Gazte Zukgua-, eta Durangoko gazteriari parte hartzeko gonbita egin diote: "Gazteoi beharrezkoa zaigu era kolektiboan pentsatzea". Hurrengo asanblada domeka honetan izango da, 16:00etatik aurrera, Ibaizabal ikastolan.

 

Gazteen arabera, egungo sistema orokorrean, balio indibidualista eta konformistekin hezi dira gazteak. Norbanakotik kolektiborako pausoa dela ulertzen dute: "Arazo berdinak dauzkatenekin harremanak sortzera igaro behar dugu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!