Toponimiari buruzko ikerketaren emaitza Interneten ipini dute

Anboto 2012ko aza. 20a, 14:59
Alberto Erraztik egin du Durangoko toponimia ikerketa, eta udalak Interneten eskegi du lan horren emaitza

Alberto Erraztik egin du Durangoko toponimia ikerketa, eta udalak Interneten eskegi du lan horren emaitza.

 

Baserriak, mendiak, iturriak, eraikinak, elizak eta antzeko 1.681 lekuren izenak batu ditu Erraztik. Informazio guztia eskuragarri dago www.durango-euskaraz.net/toponimia webgunean. Mapa batean kokatuta daude toponimoak, gaur egungoak zein galdutakoak. Bakoitzaren gainean klikatuz gero argazkiak eta datuak agertzen dira. Esaterako, Munalarrineta aukeratuta, heretikoak bertan erre zituztela azaltzen du aipamenak -gaur egungo Montevideo kalearen inguruan-. Gainera, 1489tik hona hainbat eratan idatzi dela ikusi ahal da: Vlalarreneta, Vlalarryneta, Ulanarrieta, Ulibarrineta...

 

Beste zenbait atal gehitu dizkiote webguneari. Toponimoak ezagutzeko bilatzaile bat instalatu dute. Argazki zaharrek espazio propioa daukate, eta umeentzako jolas bat ere txertatu dute.

 

Udalak 2008an eman zion Erraztiri ikerketa egiteko beka. Aitziber Irigoras alkateak esan du lan serioa eta zorrotza izan dela egindakoa. Adierazi du emaitza Durangoko ondarearen parte dela, eta udalaz gainera herritarrek ere eskura daukatela tresna hori. Adibidez, etxe edo komertzio berriei izena ipintzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!