Euskararen Legeak jarritako mugak salatu ditu Euskal Herrian Euskarazek (EHE)

Anboto 2012ko aza. 21a, 12:00
Euskeraren Legeak \"herri euskaldunari ezarritako mugak\" salatuko ditu Euskal Herrian Euskarazek (EHE), azaroaren 24an; Araba, Bizkaia eta gipuzkoako Euskararen Legeak 30 urte beteko dituen egunen hain justu. Durangoko udaletxearen aurrean elkarretaratzea deitu dute 12:30ean

Euskeraren Legeak "herri euskaldunari ezarritako mugak" salatuko ditu Euskal Herrian Euskarazek (EHE), azaroaren 24an; Araba, Bizkaia eta gipuzkoako Euskararen Legeak 30 urte beteko dituen egunen hain justu. Durangoko udaletxearen aurrean elkarretaratzea deitu dute 12:30ean.

 

EHEko ordezkariek salatu dutenez, "asmo on eta hitz ponposoen atzean, 30 urteren buruan zerbitzu oinarrizkoenak ere norbere hizkuntzan jasotzeko ezintasuna,euskaraz bizitzeko debekua bizi dugu euskaldunok". Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa eta espazioen euskalduntzea eztabaida politikoak kokatu behar direla uste du EHEk. Biak ala biak instituzioetako jardunean eta gatazka gainditzeko eztabaidetan lehen lerroan egon behar duten gutxienekoak direla diote, "gaur egungo baldintza soziolinguistikoekin euskararen erabilerak goia jo du-eta". 

 

Abenduaren 1ean Kontseiluak egin duen deialdia ekarri du gogora EHEk: "Euskaraz bizi gura dugula indarrez erakusteko aukera paregabea da hori. Etxean, lanean, jolasean, tristuran.. harrotasunez euskaraz bizi nahi dugula  erakutsiko dugu han eta hemen. Hori gure esku dagoela ulertu eta sinetsi behar dugu".

 

 \"\"

 

Euskararen normalizazioa helburu ei zuen legea onartu zenetik 30 urte bete direla nabarmendu du EHE eta asko dagoela egiteko: "Egin beahrreko bidearen zati bat egin denik ezin ukatu daitekeen arren, ezin da ukatu ere sumisioan oinarritutako 30 urte, arrotzek inposatutako mugak nekez urratu ditugu 30 urte, ipar egokirik gabeko 30 urte izan direla, finean, herrialdeotako Euskararen Legearen gerizan igarotakoak".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!