Korleone taldeak irabazi du Izarren Distira

Anboto 2012ko aza. 15a, 09:03

Joan zen zapatuan Plateruena kafe antzokian jokatu zuten artista gazteen sariketako finala

Joan zen zapatuan Plateruena kafe antzokian jokatu zuten artista gazteen sariketako finala.

\"\"

 

 Elorriarrak izan dira nagusi Amankomunazgoak antolatzen duen Izarren Distira lehiaketan. Joan zen zapatuan Plateruena kafe antzokian jokatu zuten artista gazteen sariketako finala, eta Elorrioko Korleone taldea izan zen garaile. Lau gaztek osatu zuten taldea, eta antzerkia eta musika nahastuz aurkeztu zuten ikuskizuna.

 

Antolatzaileek esan dute txalo piloa jaso zutela: “Zuzeneko abestiekin musikal oso dibertigarria eskani zuten”. Korleoneko Ixone, June, Xabier eta Juan Pablok Port Aventurarako saria irabazi dute.

 

Izarren Distiraren helburua, gazteei euskarazko espazio berriak eskaintzea da. Aurten hirugarren edizioa bete du  ekimenak eta tailerrak gehitu dizkiote. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!