Hamazortzi ikaslek bolondres jardungo dute laguntza ematen

Anboto 2012ko aza. 16a, 13:52

San Jose Jesuitak ikastetxean bolondres proiektua daukate martxan, laugarren urtez. Gizarteari zerbitzu bat ematea izango dute helburu

San Jose Jesuitak ikastetxean bolondres proiektua daukate martxan, laugarren urtez. Gizarteari zerbitzu bat ematea izango dute helburu.

 

Eskertza baloratzea. Leitmotiv hori erabili du Isabel Kapanaga ikastetxeko zuzendariak euren filosofia ulertzeko: "Eskertzak, jaso duguna besteei itzultzera eroaten gaitu". Zentzu horregaz egingo dute laugarrenez bolondresen egitasmoa. Aurten, hamazortzi ikasle ibiliko dira herriko erakundeetan laguntzaile legez. Lauk Astarloa erresidentzian lagunduko dute, bik Gorabiden, lauk etorkinak hartzen dituen Jesuiten Etxean, eta zortzi ikastetxeko lehen hezkuntzako ikasleen begirale izango dira. Azken atal horretako ikasleak, etxean ekonomia aldetik arazoak dauzkatenak eta gurasoekin beti egon ezin dutenak dira. Guztira, 82 ikaslek parte hartu izan dute programa horretan. "Batzuk udan ere joateko engantxatu izan dira", esan du Kapanagak. Euren ekimena eta gero jarraitze horrek poz handia eman die ikastetxeko arduradunei. "Gure hezkuntza proiektuan berebiziko garrantzia dauka pertsonak arlo guztietan hezitzeak; akademikoan gaitasunekoak izatea, baina baita giza eta fede baloreetan".

 

Aitziber Agirre irakaslea da egitasmoaren koordinatzailea. Adierazi du oso kobentzituta daudela proiektuagaz. Lehenengo ikasleak formatzen dituzte, Alboan GKEagaz batera. Gero esperientzian murgiltzen dira, eta azkenik hausnarketa pertsonala islatzen dute memoria batean. "Bizitza proiektu txiki bat eraikitzen joatea" eskatzen diete hausnarketa horregaz.

 

Kapanagak esan du berri ona dela gazteak kobratu barik laguntza lanetan ibiltzea. Bere ustez, gero eta lagun gehiago badaude filosofia hori barneratzen dutenak, "mundua aldatuko da".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!