Delituaren itxurak egiteagatik eta horretara eragiteagatik inputatuak

Anboto 2012ko aza. 13a, 13:15

Delitu baten itxurak egiteagatik eta horretara eragiteagatik inputatu ditu emakume bi Ertzaintzak Durangon. Aseguruaren prima eskuratzeko salaketa faltsua jartzea leporatu diete 37 eta 48 urteko emakumeei

Delitu baten itxurak egiteagatik eta horretara eragiteagatik inputatu ditu emakume bi Ertzaintzak Durangon. Aseguruaren prima eskuratzeko salaketa faltsua jartzea leporatu diete 37 eta 48 urteko emakumeei.

 

Landako inguruan biolentziagaz egindako lapurreta baten berri izan zuen Ertzaintzak joan zen azaroaren 5ean. Salaketan zehaztutakoaren arabera, "indarrez tira eginda" gerriko poltsa lapurtu zioten emakumeari. Bertan ustez dirua, sakeleko telefonoa, dokumentazioa eta etxeko giltzak zeramatzan. Hala ere, salaketa faltsu bat izan zitekeenaren susmoa hartu zion Ertzaintzak ikerketaren lehenengo zantzuek. Horretara, lapurreta barik ebasketa izan zela baieztatu ahal izan zuten, Ertzaintzak jakin eragin duenez.

 

Ertzaintzak dioenez, bere hutsegite baten ondoren kendu zioten gerriko poltsa salaketa jarri zuen emakumeari. Baina, biolentziagaz egindako lapurreta moduan jarri zuen salaketa aseguru-agenteagaz berba egin ondoren. Harek esan omen zion horrela dagokion kalte-ordaina jasotzeko aukera izango zuela, eta bestela ez.

 

Ertzaintzak delitu baten itxurak egiteagatik eta horretara eragiteagatik inputatu ditu emakume biak: ebasketaren biktima, 37 urteko emakumea, delitu itxura egiteagatik eta aseguru-agentea, 48 urtekoa, delitua egitea eragiteagatik.  Biak epailearen aurrean aurkeztu beharko dira

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!