Biolentzia polizialaren biktimak kontuan hartzea eskatu du EH Bilduk

Anboto 2012ko aza. 12a, 12:44

Udalak sustatuta terrorismoaren biktimen omenezko ekitaldia egin zen domekan. EH Bilduk esan du oroimen hori ezin daitekeela baztertzailea izan

Udalak sustatuta terrorismoaren biktimen omenezko ekitaldia egin zen domekan. EH Bilduk esan du oroimen hori ezin daitekeela baztertzailea izan.

 

Oroimen egunagaz bat egin zuten domekan Durangon, terrorismoaren biktmak gogoratzen dituen monolitoaren aurrean. EH Bildu osatzen duten alderdi biek, Bilduk eta Aralarrek, hausnarketa plazaratu dute. Euren ustez, ezin da bakarrik ETA, GAL eta beste talde armatuen biolentzia aintzat hartu: "Kontuan izan behar dira poliziaren biolentzia pairatu izan duten biktimak". Esan dutenez, beharrezko ikusten dute biolentzia gogoratzea. "Baina oroimen hori ezin daiteke baztertzailea izan, oroimen partziala izango litzatekeelako eta Euskal Herriak bizi izan duen biolentzia politiko ez errealaren isla izango litzatekeelako".

 

Hori dela-eta, Bilduk eta Aralarrek monolito hori biktima guztien oroimenekoa bihurtzeko eskatu diete gobernu taldeari eta gainerako alderdiei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!