Durangoko Montorreta kalea trafikoari zabalik dago. Momentuz noranzko bakarrean erabili ahalko dute auto gidariek, Abadiñorantz. Beraz, Durangotik irteteko erabili ahalko da, baina sartzeko ez.
Otsailean itxi zuten guztiz kalea, Faustegoienako urbanizazioaren eraginez. 2011ko maiatzetik ere noranzko bakarrean ibili ahal zen bakarrik. Bestalde, kanposanturako oinezkoen sarbidea ere zabalik dago, asfaltatu eta gero.