Txakur arrazen erakusketa eta sariketa egingo dute Landakon

Anboto 2012ko aza. 4a, 08:14
Nazioarteko txakur erakusketa egingo dute gaur Landako Gunean. Bizkaiko txakur elkarteak antolatu du ekimena, eta Europa osotik etorritako 1.000 txakur inguruk parte hartuko dute. Izan ere, lehiaketa egingo dute bertan, eta nazioarte mailan puntuagarria izango da

Nazioarteko txakur erakusketa egingo dute gaur Landako Gunean. Bizkaiko txakur elkarteak antolatu du ekimena, eta Europa osotik etorritako 1.000 txakur inguruk parte hartuko dute. Izan ere, lehiaketa egingo dute bertan, eta nazioarte mailan puntuagarria izango da.

 

\"\"

Antolatzaileek azaldu dute arrazaren purutasuna ezinbestekoa izango dela lehiarako. Gainera, txapelketaren bidez txakurren arrazak babestu gura dituzte. Herritar guztiei zabaldutako ekitaldia da, eta txakur arrazak ezagutzera emateko baliatuko dute.

 

47. aldia beteko du erakusketa honek. Horietatik bederatzitan egon dira Durangon, eta aurten ere jendea batu gura dute antolatzaileek. “Familia osoarentzako plana da”, adierazi dute elkarteko kideek. Goizeko 09:30ean hasiko da erakusketa, eta iluntzera arte iraungo du. Lehiaketaz gainera, desfileak eta txakurrentzako ileapaindegiak egongo dira, besteak beste. Nagusiek bost euro ordaindu beharko dute sartzeko, eta umeek hiru. Antolatzaileek esan dute ikuskizun handia izango dela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!