"Jai erraldoiagaz" erakutsiko dute kooperatiben eredua

Anboto 2012ko aza. 7a, 08:30
Egoeraz galdetuta, kooperatibak 2009tik aurrera igotzen joan direla diote

Egoeraz galdetuta, kooperatibak 2009tik aurrera igotzen joan direla diote.

 

EGITARAUA

LANDAKO GUNEAN

  • 10.30 Ate irekiera. Haurrentzako tailerrak (Jugativos Koop. E.). Nekazari-elikagaien kooperatiba azoka. Lehiaketa artistikoaren erakusketa (Erkide-Irakaskuntza). Puzgarriak.
  • 11.00 Ipuin kontalaria
    (Autu Mautu Koop. E. Txikia).
  • 11.15 Ludoteka sortzailea (Garaion Koop. E. Txikia).
  • 11.30 Gosaria
    (Kaiku Koop. E.).
  • 12.00 Haurrentzako antzerkia. Irrien Lagunekin kanta eta dantza.
  • 12.30 Mus txapelketako final-laurden eta finalerdiak.
  • 13.30 - 15.30 Herri bazkaria. (Ausolan).
  • 16.00 Mediopelo antzezlana. (Ganso & Cia S.Coop. Pequeña).
  • 16.00 Mus txapelketako
    finala.
  • 18.00 DJ Oihan Vega.

PLATERUENEAN

  • 17.00 Hostoak ikuskizuna. (Txalap. Art Ekoizpenak Koop. E. Txikia).
  • 18.30 Mus txapelketako sari-banaketa eta Eroski Bidaiak-en zozketa.

Aurtengoa kooperatiben nazioarteko urtea dela-eta, jaialdia eratu du Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak. Durangon egingo dute, hurrengo domekan, azaroaren 11n. Landako Gunean eta Plateruena kafe antzokian kooperatibek eurek sortutako hamaika ekitaldi egingo dituzte. Javier Goienetxea konfederazioko lehendakariak esan du urtean zehar mintegiak eta antzeko ekitaldiak garatu dituztela, eta amaitzeko jai giroko zeozer egitea pentsatu dutela: “Gure mundua ezagutzera emateko jai erraldoi bat muntatu gura dugu”.

 

 Beste era bateko ekimena, beste eredu bat aurkezteko. Izan ere, gauzak beste modu batera eginda, kooperatibek mundu hobea eraikitzen dutela uste dute. “Pertsonari ematen diogu lehentasuna, kapitalaren eta  emaitzen aurretik”.

 

Kooperatiben osasunaz galdetuta, 2009tik aurrera igotzen joan direla dio Goienetxeak: “Krisi sasoian hazkundea eduki duen enpresa-formula bakarra gara”. Euskal Herria kooperatiben sektorean mundu mailako erreferentzia dela adierazi du. Lana banatzea eta beharginak bazkide eta jabe izatea ei dira faktore bereizgarriak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!