Sariak banatuko dituzte Landako, Ibaizabal eta Muruetatorreko komertzioek

Anboto 2012ko aza. 3a, 08:09

+Dendak elkarteko taberna eta dendetan 65 sari zozketatuko dituzte, telefono mugikorretako QR sistameran bidez

+Dendak elkarteko taberna eta dendetan 65 sari zozketatuko dituzte, telefono mugikorretako QR sistameran bidez.

 

Landako, Ibaizabal eta Muruetatorreko komertzioei bultzada emateko, hainbat sari zozketatzea erabaki dute. +Dendak elkarteko tabernen eta denden erakusleihoetan kanpainako kartel batzuk egongo dira, eta bakoitzak QR kode bat edukiko du. Smartphone ereduko telefono mugikorrek kode hori eskaneatzeko edo irakurtzeko aplikazio bat daukate. Bezeroek, kode hori eskaneatzean jakingo dute saria irabazi duten edo ez. Tokatuz gero, +Dendak elkarteak Plateruen plazan daukan egoitzara joan beharko dute telefonoagaz eta kodearen irudiagaz.

 

Guztira 65 sari banatuko dituzte. Bazkariak, gosariak, otzarak... deneriko opariak emando dituzte komertzioek. Beti Alai Janari Denda, Esoft Informática, Parafarmacia Farmanatur, Gutizi, Ciclos Iturriaga, Kiroldegiko Taberna, Landako Optika, Medical Óptica, Plateruena Kafe Antzokia, Calzados Puysé, Cocinas Taket eta Txukunberri Osoko Servicios de Limpieza komertzioek hartu dute parte ekimenean. +Dendak elkarteak adierazi du horrelako ekintzen bidez Durangoko beste merkataritza-zonalde batzuk erakutsi gura dituztela, jendeak erosketak Alde Zaharrean egiteko ohitura handiagoa ei daukalako. Aurrerago, egitasmoa herriko beste zonalde batzuetara zabalduko dutela esan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!