Auzokide komunitateetako eta komertzioetako ur zikinak komun-ontzietatik isuri behar direla gogorarazi dute udal arduradunek, aspaldi batetik hona ur zikinok udal estolderiara isurtzen direla ohartuta. Arau-hauste horregaitik 50,01 eurotik 200 eurora arteko isuna jarri daitekela nabarmendu dute.
Horrela jakin eragin dute oha baten bitartez. Gogoratu dute kale garbiketa eta hondakinak erretiratzeko ordenantza arautzaileak debekatu egiten duela hondakinak estolderia publikoan isurtzea. Arau-hauste horregaitik 50,01 eurotik 200 eurora arteko isuna jarri daiteke.
"Itxura baten kaltegarria ez badirudi ere, gure errekak kutsatzen ditugu horrela. Horregaitik garbiketa ur-zikin hauek komun-ontzietatik isuri behar dira, horrela ur-zikinak arazten direlako erreka kutsatzea saihestuz", azaldu dute udal arduradunek ohar baten bitartez.