Durangoko Umeen Euskal Jaia antolatu dute Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek gaurko.
Eskualdeko talde gehienek eta kanpotik etorritako batzuek ere parte hartuko dute; guztira, 450 ume eta gazte inguruk. Goizeko 12:00etan kalejira egingo dute Durangoko kaleetatik, eta arratsaldeko 17:00etan alardea egingo dute Ezkurdin. Euria bada, azokan.