Oinezkoak kontuan hartu dituzte terrazen arautegi berrian

Anboto 2012ko urr. 24a, 12:36

Tabakoaren legea dela-eta, ugaritu egin dira tabernaz kanpoko mahaiak, baita upel estiloko altzariak ere. Azken urteotako garapena eta ostalarien eskaerak ikusita, udalak terrazak ipintzeko ordenantza berria aho batez onartu du

Tabakoaren legea dela-eta, ugaritu egin dira tabernaz kanpoko mahaiak, baita upel estiloko altzariak ere. Azken urteotako garapena eta ostalarien eskaerak ikusita, udalak terrazak ipintzeko ordenantza berria  aho batez onartu du.

 

+Dendak elkartearen ekarpena jaso du arautegiak. Merkatariez gainera, oinezkoak ere kontuan hartu dituzte arauak zehazteko. Terrazen eta hormen artean espazioa  utzi beharko dute beti, oinezkoen pasabideak ez desagertzeko. Kalearen arabera espazioa handituko da, baina metro bi edukiko ditu gutxienez.

 

Udalak hainbat baldintza tekniko ipini ditu, eta zonaldeka irizpide estetikoak bateratzea proposatu du. Berogailuak eta estalpe finkoak ezartzea  ere posible izango da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!