Berbaldiak eratzen hasi da Bizidun nagusien elkartea

Anboto 2012ko urr. 29a, 08:51

Durangaldeko Esperientzia Institutuan ibilitako nagusi batzuek Bizidun elkartea sortu zuten maiatzean. Amankomunazgoko institutu berezi hori amaitu eta ikasten jarraitzeko asmoz batu ziren. Bada, hasi dira ekintzak egiten eta hurrengo deialdien berri eman dute

Durangaldeko Esperientzia Institutuan ibilitako nagusi batzuek  Bizidun elkartea sortu zuten maiatzean. Amankomunazgoko institutu berezi hori amaitu eta ikasten jarraitzeko asmoz batu ziren. Bada, hasi dira ekintzak egiten eta hurrengo deialdien berri eman dute.

 

Eguaztenean, Euskal Herriko industriaren historiaz berba egingo du Iñigo Agirre Deustuko unibertsitateko katedradun ohiak. 17:00etan izango da, Behargintzaren egoitzan. Azaroaren 7an, 16:30ean, gai beragaz jarraituko du Agirrek. Azaroaren 28an astronomia izango da gaia, Esteban Esteban adituaren eskutik.

 

Ikasturtean zehar hainbat ekintza egingo dituzte, eta institututik jende gehiago batzea espero dute elkarteko kideek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!