Hezkuntza berriztapenen lehenengo saria eman diote Maristei

Anboto 2012ko urr. 24a, 09:16

Telefonica Fundazioa-Hezkuntza Berriztapena Saria antolatu du aurten hamahirugarrenez Telefonica Fundazioak. Irakasteko prozesuetan informazio eta komunikazio teknologien integrazioa sustatu eta laguntzea du helburu ekimen honek eta Maristek lehenengo saria jaso dute

Telefonica Fundazioa-Hezkuntza Berriztapena Saria antolatu du aurten hamahirugarrenez Telefonica Fundazioak. Irakasteko prozesuetan informazio eta komunikazio teknologien integrazioa sustatu eta laguntzea du helburu ekimen honek eta Maristek lehenengo saria jaso dute.

 

Lehiaketan hiru eta hamazazpi urte bitarteko ikasleei prestakuntza arautua ematen dieten mundu osoko ikastetxeetako irakasleek parte hartu dute. San Jose Maristak ikastetxeko Berriztapen eta Sormenaren koordinatzaile den Daniel Irazola izan da saritutako egitasmoaren arduraduna. Gailu mugikorrek eta euron filosofiak hezkuntza inguruan eskaintzen dituzten aukerak identifikatu eta aztertzea du helburu saritu duten egitasmoak. Hori izan da Euskal Autonomi erkidegoan saritutako proiektu bakarra Maristak ikastetxeko arduradunen berbetan, eta bere kategorian lehenengo saria lortu du. Gelan eskola-arteko egitasmoetan lan egiteko erabilpem pedagogikoari erantzun gura dioten lanak saritzen dira maila horretan.

 

Sariotara 25 herrialdetako 1.700 egitasmotik gora aurkeztu dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!