San Fausto jaietan asteburuan egitekoak ziren ekitaldi batzuk bertan behera geratu dira. Skate eskola, bizikleta festa eta haurrentzako zezen ikuskizunak dira horiek.
Durangoko Udalak prentsa oharra bidali du jaietako ekitaldi batzuk bertan behera geratu direla esanez. Asteburuan euria datorrela-eta, programazioan eragingo du. Bihar Zutunduren skate eskola eta haurrentzako zezen ikuskizuna egitekoak ziren, eta domekan bizikleta festa eta zezen ikuskizuna berriro ere. Bada, lau ekintzak ez dira egingo.