Uribarri kalean gertatu zen atzo ezbeharra. Sutea piztu zen etxearen atarian eta errekara salto egin zuten
Pertsona bik beraien etxeko leihotik Mañaria errekara salto egin zuten atzo sute batetik ihesi. Ezbeharra eguerdiko 15:30ean gertatu zen Uribarri kaleko etxebizitza batean. Barne Sailak jakitera eman duenez, ume baten karroak su hartu zuen etxearen atarian. Bi pertsonak sutetik ihesi Mañaria errekara salto egin zuten. Suhiltzaileek erreskatatu zituzten eta minutu batzutan sua itzali zuten. Anbulantziak bi durangarrak Galdakaoko ospitalera eraman zituen. Ez zuten zauri larririk.