Bularreko Minbiziaren Kontrako Eguna hartuko dute gogoan gaur.
Baita Durangon ere. Minbiziaren Kontrako Elkartekoek informazioa zabaltzeko mahaia jarriko dute Ezkurduin, 11:00etan. Gaitzari aurre hartzeko eta elkarteak antolatutako ekitaldien inguruko informazioa banatuko dute. Súmate a la aecc, súmate a la rosa ekintzagaz bat egingo dute 12:15ean, eta, minutu bateko txalo zaparrada antolatu dute,12:30erako.
Bularreko Minbiziak duen garrantziaz kontu hartzea lortu gura du Minbiziaren Kontrako Elkarteak. Era berean, gaixotasun horreri aurre hartzeko eskura dauden baliabideen gaineko informazioa zabaldu gura dute. Gaixotasunaren kontrako borrokaren sinbolo bihurtu den begizta larrosa jarriko dute Durangoko Udaletxean eta Andragunean. Ekimen horregaz bat egingo dute baita beste hainbat herrik ere Minbiziaren Kontrako Elkartekoek jakin eragin dutenez: Amorebieta-Etxano, Balmaseda, Bermeo, Ermua eta Ondarroak.