Txosna Batzordeak joan zen asteburuan, sanfausto jaien barruan, anbulantziarekin gertatutakoaren inguruan duen ikuspuntua jakitera eman du.
Diotenez, “argi eta garbi gelditzea” gura dute anbulantzia txosnagunera sartzeko aurreikusitako ibilbidea Astarloa kaletik sartu eta txosnagunea zeharkatuz beste aldetik irtetzea dela. Gaineratu dutenez, udalak, Astarloa kalean hesi bat kateatu zuen eta anbulantziak ezin izan zuen handik pasatu.Txosnagunean edozer gertatuaz gero, Udaltzaingoak eta Ertzantzak txosnaguneko arduradunaren telefono zenbakia dauka zeozer gertatuaz gero berehala deitu eta neurriak hartzeko: “Ez ziguten deitu”, azaldu dute batzordekideek