Finantza etikoak hizpide hartuta

Anboto 2012ko urr. 16a, 12:26

Finantza etikoei buruzko jardunaldia antolatu dute urriaren 19rako, Pinondo Etxean. Probeziaren Aurkako Astearen baitan eratu du Durangoko Partaidetza Tailerrak solasaldia. Zero Pobrezia plataformak emandako datuen arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleen %1,3 barne produktu gordinaren %44,4ren jabe dira, baina, bestalde, %4,1 pobrezia egoeran daude, eta %15 pobrezia, arriskuan

Finantza etikoei buruzko jardunaldia antolatu dute urriaren 19rako, Pinondo Etxean.Probeziaren Aurkako Astearen baitan eratu du Durangoko Partaidetza Tailerrak solasaldia. Zero Pobrezia plataformak emandako datuen arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleen %1,3 barne produktu gordinaren %44,4ren jabe dira, baina, bestalde, %4,1 pobrezia egoeran daude, eta %15 pobrezia, arriskuan.

 

Triodos Bank, Oikocredit eta Fiareko ordezkariek parte hartuko dute jardunaldian. 2004tik dago Espainian Triodos Bank holandarra. 32 urteko esperientzia du gizarte, ingurumen era kultur ekimenen finantzazioan eta Europan liderra da banka etikoaren esparruan, 400.000 bezerogaz; Espainian, 80.000 bezero ditu. Martín Ginazúk jardungo dute erakunde horretako ordezkari lez. Ohiko kredituen eta mikrokredituen bidez ematen du finantza-laguntza Oikocredit erakundeak. Kooperatibei zuzentzen die finantzaketa Afrikan, Asian eta Latinamerikan, ekoizpen-ekimenak garatu daitezen. Proiektuek kolektiborik ahulenak ditzute xede. Azaldu dutenez, emakumeen sustapena bultzatzen dute erakundeen barruan eta ingurumenarekiko errespetua bermatu. Oikocrediteko Euskadiko presidente eta Fiareko Batzorde Exekutiboko kide den Jorge Berezok azalduko ditu finantzazio bide hauen nondik norakoak.

 

Jardunaldia barikurako, urriaren 19rako, prestatu dute. Pinondo Etxean izango da 19:00etan. Antolatzaileen berbetan, "finantza sektoreko praktika desegokiak eta abusuak direla-eta, gizarte kredituaren izpirik barik, derrigortuta daude herritarrak sektore gorabeheratsu horretan alternatibak topatzera". Banka etikoa hazkunde prozesuan dago, "aurrezkiei ematen zaien erabileragaitik arduratuta daudenentzako babes bilakatuta".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!