EAJ: "Gertaera nardagarria da, tribu basatiek baino egin ez dezaketena"

Anboto 2012ko urr. 15a, 14:48

Gobernu taldeak basakeria legez definitu du bariku gauean Kurutziaga kalean gertatutakoa. Auzokide batek anbulantziaren beharra eduki zuen, eta gobernu taldeak ohar bidez esan du gazte batzuk anbulantzia barrura sartu zirela. Gainera, spray bategaz pintadak egin ei zituzten anbulantzian.

San Fausto jaietako Txosnagunea dago Kurutziagan. Hurrengoa dio oharrean anbulantziagaz jazotakoaz: "Zailtasunak zailtasun, lortu zuen etxean sartzea, baina etxe barruan zeuden bitartean gaixoa artatzen, zenbait pertsona sartu ziren anbulantzia barruan eta pintadak egin zituzten spray baten laguntzaz. Salaketa jaso ostean, Udaltzaingoa bertaratu zen.

Ohar berean, Aitziber Irigoras alkateak esan du ekintza bandaliko bat izan zela: "Durangarrok ez dugu holakorik jasaterik nahi. Gertaera nardagarria da, tribu basatiek baino egin ez dezaketena". Ekintza salatu du EAJren taldeak: "Era honetako gertaerak salatzekoak goitik behera eta, jaietan egon edo ez, ezin da halakorik gertatu Durangoko inongo bazterretan". Oharrean diote, horrelakorik ez gertatzeko konpromisoa hartzen dutela, eta herritarrei ekintza egin zutenak identifikatzen laguntzeko eskatu die. "Honela, holakorik berriro ez gertatzea lortuko dugu eta, bide batez, ez dugu datozen urteotako jaien antolakuntzan eraginik izan dezaketen erabakirik hartu behar izango."

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!