Hasi du bidea Batza plataforma birtualak

Anboto 2012ko urr. 15a, 12:00

Abadiño, Atxondo, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarko merkatari eta ostalariek erosketa bateratuak egiteko elkartu daitezke, horrela kostuak murriztua. Abiatu dute Batza Durangaldea erosketetarako plataforma birtuala

Abadiño, Atxondo, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarko merkatari eta ostalariek erosketa bateratuak egiteko elkartu daitezke, horrela kostuak murriztua. Abiatu dute Batza Durangaldea erosketetarako plataforma birtuala.

 

+Dendak merkatari elkarteak abiatutako ekimenak 173 establezimendu batu ditu dagoeneko. Askotariko zerbitzuak aukeratu daitezke: aseguruak, webguneak, etiketatzaileak, eta, su-itzalgailuen erosketa eta mantenimendua, besteak beste. Gainera, azaldu dutenez, establezimenduetako enpresariek erosketa-taldeak sortu ditzazkete euren premien arabera, eta horrela zerbitzu berriak proposatu.

 

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren diru-laguntzekin sortu du Batza Durangaldea +Dendak merkatari elkarteak. Erakunde biek akordioa sinatu zuten maiatzean. "Erosketa-zentral bat sortzea du helburu akordio horrek, horrela Durangaldeko establezimenduek produktuen eskuratze kostuak merketzea lortuko dute lehiakorragoak izateko", nabarmendu dutenez.

 

Ekimenean parte hartu gura duenak www.batzadurangaldea.com webgunean sartzea dauka. Baita e-mail bat bideltzea ere honako helbidera: info@batzadurangaldea.com. 945 267 289 telefono zenbakira ere deitu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!