Bilboko auzitegiak ONA enpresako aurrejubilatuen aldeko epaia eman du. Erabakiak dioenez, enpresak eta aseguru etxeak aurrejubilatuei ordaintzeko betebeharra dute.
Uztaila bitarteko kuota guztiak ordaindu behar dizkietela dio sententziak. 2011ko urtarriletik, zortzi aurrejubilatuak kobratu barik daude, enpresak kontratatu zuen Belgikako Apra Leven aseguru-etxeak likidazio egoeran dagoelako.