Sozialistek Kurutziaga kaleko bizilagunak ez entzutea leporatu diote EAJri

Anboto 2012ko urr. 11a, 08:31

Pilar Rios, Durangoko PSE-EEko buruak salatu du EAJk ez dituela Kurutziaga kaleko bizilagunen kexak entzun. Jeltzaleek txosnagunea lekuz aldatzeko erabakia duela urte bete hartu zutela adierazi dute sozialistek. Riosek, txosnen urteroko toki aldaketarekin, bizilagunen kexei aurre egin nahi ez izana leporatu dio alkateari

Pilar Rios, Durangoko PSE-EEko buruak salatu du EAJk ez dituela Kurutziaga kaleko bizilagunen kexak entzun. Jeltzaleek txosnagunea lekuz aldatzeko erabakia duela urte bete hartu zutela adierazi dute sozialistek. Riosek, txosnen urteroko toki aldaketarekin, bizilagunen kexei aurre egin nahi ez izana leporatu dio alkateari.

 

Duela urte bete ere, jeltzaleek etaTxosna Batzordeak  akordio bat sinatu izana salatu zuten sozialistek, \'\'gainontzeko eragile eta taldeak kontutan hartu gabe\'\'. Orduan, PSE-EEk  jeltzaleak ohartarazi zituen erabaki \'\'okerra\'\' hartu izanaz. Txosnagunearen leku aldaketak, ez omen ditu arazoak konponduko sozialisten ustetan: \'\'beste bizilagun batzuen kexak indartuko ditu\'\'.

 

Riosek argi utzi du, EAJ dela txosnen kokapenaren erantzule bakarra. Sozialistek konponbide bat bilatu nahian,  txosnak \'Laminacion y Derivados\' enpresa zegoen orubean jartzea proposatu dute, aurten barrakak jarri dituzten gunean. Aipatutako tokian kaltetutako bizilagunak gutxiago izango liratekeela diote eta eraikinak kaltetzeko arriskua txikiagoa izango litzatekeela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!