'Hitz egidazu' programa egingo dute, hirugarrenez

Anboto 2012ko urr. 12a, 08:57

Atzerritarrek ahozko euskara zein gaztelania hobetzeko laguntza-tresna izatea da helburua

Atzerritarrek ahozko euskara zein gaztelania hobetzeko laguntza-tresna izatea da helburua.

 

Durangoko Udalak, Gurutze Gorriaren eta Helduen Hezkuntzarako Ikastetxearen laguntzaz Hitz egidazu boluntariotza linguistikoari buruzko programa jarri du martxan hirugarren aldiz.

 

Programak atzerritarrak gaztelaniaz edo euskaraz alfabetatu eta hizkuntza ikasteko prozesuetarako laguntza-tresna izan nahi du. Baita kulturartekotasuna bultzatzeko gunea ere. Ahozko euskara zein gaztelania hobetu nahi duten atzerritarrei laguntzeko prest dauden pertsona bana bilatzen ahaleginduko dira.

 

Etorkinen harrera eta integrazio-prozesuak erraztu eta kultur arteko harreman-guneak sustatzeko asmoz, programa ekintza ludiko eta hezigarriez osatuko dute. Ekimenean parte hartzeko, udal web orrian dagoen inskripzio-orria bete  behar da: www.durango-udala.net

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!