Mintegi: "Leialtasuna Euskal Herriari zor diogu, ez Raxoiri"

Anboto 2012ko urr. 9a, 16:35

Durangoko merkatu plaza betearen aurrean egin zuen berba astelehenean Laura Mintegik, EH Bilduko lehendakarigaiak

Durangoko merkatu plaza betearen aurrean egin zuen berba astelehenean Laura Mintegik, EH Bilduko lehendakarigaiak.

 

Txalo zaparradagaz hartu zuten bertaratutako ehundaka lagunek, eta adi entzun zituzten bere esanak. Irakurtzeko txuletarik barik, hurreko mezua bota zuen. Durangoko Azokan 40 urtez bizitakoa gogoan hartu, eta esan zuen aurten ere etorriko dela. "Editorea pozarren dago; nire liburuak Madrilen-eta saltzen direla dio. Baina gure liburuek ez, guk esandakoek pizten dute interesa". France Press hedabideko kazetari bat ere han zen entzuleei galdezka.

 

EAJk aurreko egunetan esandakoari erreferentzia eginez, Mintegik esan zuen EH BIlduk ez duela etxea Espainiagaz konpartitu gura. "Leialtasuna Euskal Herriari zor diogu, ez Raxoiri". Burujabetza aldarrikatu zuen egoera politikoaren eta ekonomikoaren konponbide legez. Mintegiren ustez, independentzia lortzeko beharrezkoa izango da aurretik akordio zabal bat gauzatzea.

 

Dani Maeztu hautagai durangarrak justizia sozialean oinarritutako kudeaketa egingo dutela esan zuen. "Beste indar politikoek ez dute ezer egingo pribilejioak murrizteko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!