Igerilekuko tabernako beharginak, soldata barik

Anboto 2012ko urr. 9a, 08:48

Azken hilabeteetan gatazka sortu da. Behargin batek esan du berari lau soldata zor dizkiotela

Azken hilabeteetan gatazka sortu da. Behargin batek esan du berari lau soldata zor dizkiotela.

 

Landakoko eta Tabirako igerilekuetako tabernak kudeatzen dituen enpresak ez ditu soldata guztiak eman azken hilabeteetan. Zorrak ez dira berdinak kasu guztietan; langile bati soldata bakarra zor dioten artean beste bati bost. Azken egoera horretan dago informazioa zabaldu duena. Lau soldata eta azkeneko kitapena ez ditu jaso. Izan ere, domekan amaitu zitzaion kontratua eta, beste urtebeterako eskaintza egin dioten arren, ez du berritu. Zazpi behargin egon dira orain artean, eta lau lanaldi osoan eta hiru erdian. Enpresak murrizketa planteatu ei du: "Lanaldi osoan egon garenoi %60ra jaistea proposatu ziguten barikuan".

 

Enpresako arduradunek dirurik ez daukatela esan ei diete. Baina, udan, Tabiran diru asko atera dutela azaldu du beharginak. "Egunero mila eurotik gora atera ditugu; zelan gaude horrela? Ez dakit non egongo den dirua."

 

Udalari ere eman diote egoeraren berri. Izan ere, udalak esleitzen du zerbitzua. Beharginak uste du udalak enpresa aldatu beharko lukeela, berriro esleipeneko lehiaketa eginda.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!