Pintxo-potea, aste barruko taberna giroa berpizteko

Anboto 2012ko urr. 3a, 12:28

Durangoko +Dendak elkarteko hainbat tabernek Pintxo-potea hasiko dute bihar

Durangoko +Dendak elkarteko hainbat tabernek Pintxo-potea hasiko dute bihar.

 

Eguen arratsaldero egingo dute ekimena aste barruko taberna giroa berreskuratu guran. Pintxo eta trago bana 1,80 euroan eskuratu ahal izango dute kuntsumitzaileek. Bodegon Gaur, Hotel Kurutziaga, Lupetza, Misarbe, Plateruena, Saltsan, Sports Tavern, Urrats eta Xixilu tabernek parte hartzen dute. +Dendak elkarteko Ane Aranak esan du tabernei eta Durangori bizia eman gura diela ekimenak: "Krisiari aurre egiteko modu berri bat lortu nahi da". Santiago Reyesen arabera, ostalarientzako egoera gaitza da egungoa, eta pizgarriak sortu gura dituzte egoera horri buelta ematen saiatzeko.

 

Gainera, Pintxo-potean dabiltzan herritarrek opariak jasotzeko aukera ere edukiko dute. Reyesek aurreratu du 300 euro banatuko dituztela opari-txarteletan, eta taberna bitako zigiluaren truke jaietarako kamiseta emango dute. Elkartearen egoitzan edota Lamiak dendan eskuratu ahalko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!