Bildu: "Zaborraren %24 bakarrik birziklatzen dugu"

Anboto 2012ko ira. 28a, 12:05

Zabor organikoa zelan tratatu erabakitzeko foro berezia egitea onartu dute udalbatzarrean

Zabor organikoa zelan tratatu erabakitzeko foro berezia egitea onartu dute udalbatzarrean.

 

Zabor organikoaren tratamenduaz foro berezia egitea onartu du udalbatzak, Bildu, PSE-EE eta Aralar alderdiek bultzatuta. Diotenez, bada sasoia atal organikoa zelan birziklatu pentsatzen hasteko. Durangoko zonalde edo auzo batean bilketarako esperientzia pilotu bat martxan ipintzea proposatu dute etorkizunerako aukera legez. Europako hainbat hiritan hondakinen %70etik gora birizklatzen dutela azaldu du Arrate Elkorok (Bildu).

 

“Durangon, zaborraren %24 bakarrik birziklatzen dugu. Argi dago zeozer txarto egiten gabiltzala”.  Bizkaian, birziklatzen ez den guztia Zabalgarbi erraustegira eroaten dutela gogoratu du Dani Maeztuk (Aralar). “Eztabaidari uko egin zaio, atzean negozioa dagoelako”. Zabalgarbin %60 interes pribatukoa dela dio, eta %40 publikokoa. Pilar Riosen ustez esperientzia pilotuak lagundu dezake egin beharrekoa argitzen.

 

Goiztidi Diazek (EAJ) esan du Tokiko Agenda 21eko foroa dela organikoaren tratamendua eztabaidatzeko gunea. “Ez dugu ikusten foro paralelo bat sortzeko beharrik”. Elkorok adierazi du foro berezi bat behar dela horrelako gai bat lantzeko. Diazek, Bilduri eskatu dio Gipuzkoan ere zabaldu dezala hemen eskatzen duen eztabaida.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!