Durangaldeko +Dendak merkatari elkarteak ostalari eta merkatariei finantzaketa lortzea errazteko hitzarmena sinatu du Oinarri erakundeagaz. Bizkaidendak elkartearen bitartez sinatu dute akordioa. Gaur, 15:00etan, hitzaldia eskainiko dute +Dendak elkarteak Durangon duen egoitzan.
Oinarrik ematen dituen berme tekniko eta finantziarioak lortzeko merkatariek bete behar dituzte baldintzak aurreikusi dituzte hitzarmenean. Gainera, kontu kredituetarako lehentasunezko baldintzak eta maileguak eskuratu ahal izango dira, erakunde honek hitzartuta ditu-eta horiek zenbait banketxerekin.
+Dendak elkarteko arduradunen arabera, "hiri-merkataritzaren dimentsioarekine ta gaurko krisi finantzarioarekin dago lotuta, finantzazio egoki bat izateko zailtasuna dute, eta horri aurre egin nahi zaio". Enpresa txiki eta ertainek berme hori lortzea "oso garrantzitsua" da elkarteko arduradunen arabera. "Baldintza finantziario hobeetara heldu daitezke hazkundea galarazten dien errekurtso ekonomikoen geratzea saihestuz gero". +Dendak elkarteko bazkideek aholku pertsonalizatua eta doakoa izango dute finantzazio akordio horri buruz.
Horretarako, gaur, 15:00etan hitzaldia izango dute +Dendak elkarteak Durangon duen egoitzan. Informazioa: gatcdurango@masdendak.com edo comercio@masdendak.com