Kooperatiba-erregimenean Faustegoienan sustatu eta eraikiko diren 116 etxebizitzetariko baten jabe izan gura duenak izena eman beharko du aurretiaz. Halaxe jakin eragin dute udal arduradunek. Ondoren, zotz egingo da bazkide kooperatibista izango direnak aukeratzeko.
Bazkide-jabe izan gura duten pertsonek (baita Etxebideren Erregistroan izena emanda dutenak ere) izena eman beharko dute aurretiaz, Durangoko Udalak axede horretarako prestatuko duen kooperatiba-erregimeneko etxebizitza eskatzaileen udaleko aldi baterako erregistroan.
Urriaren 1ean zabalduko dute izena emateko epea eta azaroaren 30ean amaituko da. Durango Eraikitzen erakundearen egoitzan eman behar da izena: Lariztorre kalea 2, 1. solairua. 94 465 70 90 telefono zenbakira ere deitu daiteke. Izena emateko baldintzei buruzko informazio gehiago www.durangoeraikitzen.net, www.vpodurango.com eta www.inmoarrasate.com webguneetan.