Durangoko Hiri-Marka aukeratzeko, hiru ereduren artean bozkatzeko aukera dago liburutegian, zapatura arte.
Durangorako Hiri-Marka aukeratzeko prozesuak aurrera darrai. Udalak elkarte, alderdi eta herritarren partaidetza bultzatu du egitasmorako, iritzi-taldea osatzeko. Marka edo logoen diseinurako, hiru enpresa eta zenbait diseinatzaileren lanagaz kontatu du. Hasieran hamar eredu aurkeztu zituzten eta, galbahearen ostean, hiru aukera daude finalisten artean. Herritarrek euren iritzia emateko aukera daukate, liburutegian ipinitako stand batean botoa emanez. Iritzi hori ez da erabakiorra izango; soilik %20ko balioa edukiko du.
Ereduak sortzeko Durangoko ingurunea, ohiturak edota pertsonaiak hartu dituzten kontutan. Hori azaldu du Ramiro Garcia koordinatzaileak. Esaterako, bi eredu egiteko, kaligrafo izan zen Juan de Iciarren irudi bat hartu dute oinarri.