Ur edangarririk ez dute izango gaur goizean Zeirarmendieta, Ebaristo Bustintza Kirikiño, Bernardo Gabiola eta Faustebide kaleetan. 09:00etatik 12:30era moztuko dute ura.
Ur-hodi nagusira egin beharreko loturarako lanak eragingo dute ura moztea. Zirarmendieta kaleko 7, 9, 11, 13, 15, 17, 19, 21, 23 eta 25ean ez da egongo urik. Ebaristo Bustintza kale osoan, eta, Bernardo Gabiola 1, 2, 3, 4, 5, eta 6an ere ez da egongo. Azkenik, Faustebide kaleko 26an ere eragingo du ur-mozketak.