Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearen barruan, eta Autorik Gabeko Egunagaz bat eginda, gaur, trafikoa itxita egongo da Zumalakarregi eta Montevideo etorbidea, Pablo Pedro Astarloa kalearen parean. Kalea 13:30etik asteleheneko 6:00ak arte egongo da itxita.
Auzokoak Monagotorre kaletik sartu ahal izango dira eta Uribarri kaletik irten.
Oinezkoek eta bizikletariek erabili dezaten utziko da. Umeentzako jolasak, ibilgailu elektriko eta hibridoen erakusketa, ingurumenari buruzko informazioa jasotzeko puntua, bizikletak maileguan hartzeko zerbitzua, Ezkurdi K.T.-aren ekipoen aurkezpena, kale-animazioa eta 20 kilometroko martxa ere antolatu dituzte gaurko.