Ohiko bezeroak eskertuko ditu +Dendak-ek Goienkaleko jaietan

Anboto 2012ko ira. 21a, 09:11

Gaur hasiko dira Goienkaleko jaiak. Mesedeetako Amaren Egunaren bueltan ospatzen dira jaiak urtero, eta aurten ere lau egunerako ekitaldiak prestatu ditu merkatarien +Dendak elkarteak.

Gaur hasiko dira Goienkaleko jaiak. Mesedeetako Amaren Egunaren bueltan ospatzen dira jaiak urtero, eta aurten ere lau egunerako ekitaldiak prestatu ditu merkatarien +Dendak elkarteak.

 

Santiago Reyes ordezkariak azaldu du elkartearen txartela daukatenentzako doan izango direla eguneko ekitaldi gehienak. “Ohiko bezeroen konstantzia eskertu gura dugu”. Gaur, 19:00etan, poteoagaz ekingo diote ospakizunari, txaranga eta guzti. Araceli Guerrero antolatzaileak esan du adin guztietarako ekintzak eratzen saiatu direla.

 

Bihar izango dira ekintza gehienak. Tartean, urteroko sardina jana herrikoia. Eguerdian banatuko dituzte sardinak, Tabira musika bandaren kalejiraren ostean. Arratsaldean mus txapelketagaz jarraituko dute, eta gauean Hakker taldeak erromeria eskainiko du. Domekan trikipoteoa egingo dute 13:00etan. Astelehenean amaituko dira jaiak, meza eta jubilatuen bazkariagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!