Pilar Blanco Fernandezek 100 urte bete zituen eguaztenean. Joxe Miel Barandiaran egoitzan ekitaldi xumea egin zuten hori ospatzeko; gainera, adin horretara heltzen den lehenengo egoiliarra da.
Udalaren izenean Mari Jose Balier alkateordeak eta Gizarte Ekintzako teknikariak zoriondu zuten. Lore sorta oparitu zioten, eta senitarteko batek trikitixa pieza bat eskaini zion. Gernika-Lumon jaio zen Blanco, baina Durangon bizi da aspalditik.