Mugikortasun Astearen baitan bizikletan egin dute gaur ikastetxera joan-etorria Durangoko ikasleek. Berdin egingo dute bihar ere bai, Sigi-saga zikloturista elkartearen ekimenez.
San Antonio-Santa Rita, Nervers, Kurutziaga Ikastola, Landako herri eskola eta Jesuitetako zortzi eta hamabi urte bitarteko neska-mutilek parte hartu dute ekimenean. Durangon sei toki zehaztu dira ikastetxerako bidea bizikletan egiteko. Bakoitzetik begirale baten laguntzagaz egin dute eskolarako bidea. Gaur 80 gazte batu dira eta bihar beste 80-100 neskato-mutiko espero dituzte antolatzaileek. Begiraleek gogorarazi die gaztetxoei kaskoa eroatea beharrezkoa dela.
Gaur arratalderako ginkana ere antolatu dute Andra AMriko elizpean.