Herriko adinekoei zuzenduta ikastaro eta tailer berriak antolatu ditu udaleko adinekoen sailak. Zahartzaro "aktibo eta osasungarria" bultzatzea dute helburu jarduerok.
Antolatzaileek azaldu dutenez, adineko pertsonek duten aisia "modu onean kudeatuz eta mendekotasun egoerak neurri batean atzeratuz" sustatu gura dute zahartzaro aktiboa. Izena emateko epea gaur zabaldu dute. Irailaren 25era bitartean eman daiteke izena 94 465 74 51 telefonora deituta edo www.durango-udala.net webgunearen bitartez. Plazak mugatuak dira eta zozketa egingo da.